Eibarko Udala

Sakun pasealekuaren itxiera

2025/02/10

Jardiñeta auzoko Sakun pasealekua itxita egongo da datozen hilabeteetan, joan den astelehenean, otsailaren 3an, hasi ziren aparkalekua handitzeko lanak direla eta.

Pasealeku hori itxita egongo da belar-sastrakak kentzeko eta mozteko lanak egin arte, gutxienez, eta harri-lubeta egin bitartean (indusketa barne).