Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Portaleko udal aretoak doan erabili ahal izango dituzte herritarrek bilerak egiteko

Portalea.

Portalea.

2021/01/19

Eibarko Udalak aukera ematen die eibartarrei beren bizilagun-komunitateen bilerak, elkarte gastronomikoen batzarrak eta beste topaketa batzuk Portalea eraikineko udal aretoetan doan egiteko.

Helburu horietarako lekuak erreserbatzeko aukera herritarren esku beti egon bada ere, orain,  erreserbak doan jarrita, ikastaro-aretoak edo, hala badagokio, hango areto nagusia erabiltzeko aukera erraztu nahi da, Covid-19aren ondorioz aforo edo edukiera arazoak izan eta bilerak pegoretan edo ohi erabili izan diren lekuetan egin ezin diren kasuetarako.

Erreserba egiteko, Portaleko lokalen erreserba eskaera orria bete behar da. Dokumentu hau eskuragarri dago Eibarko Udalaren webgunean.

Aukera honek indarrean jarraituko du alarma-egoerak dirauen bitartean.