Eibarko Udala

Portale ondoko igogailua zerbitzutik kanpo egongo da obrengatik

2025/03/14
Logoa.

Erabiltzaileek Portaleko eraikineko igogailua erabili ahalko dute, zerbitzua etenda dagoen bitartean.

Datorren astelehenetik aurrera, Portaleko eraikinaren ondoko igogailua ezingo da erabili, gutxienez hilabete batez, Errekatxuko urbanizazio berriaren lanak direla eta; izan ere, igogailuaren geralekuak aldatu behar dira, inguruneko konfigurazio berrira egokitzeko.

Pedro Escribano Obretako zinegotziak azaldu duenez, neurri hau beharrezkoa da inguruaren irisgarritasuna hobetzeko. “Badakigu eten honek eragozpenak eragin ditzakeela, baina igogailua ezinbestekoa da auzoko premietara egokitzeko", adierazi du Escribanok. Gainera, azpimarratu du aprobetxatuko dela igogailuari argindarra ematen dion kuadro elektrikoa birkokatzeko espazio diskretuago eta funtzionalago batean.

Igogailua zerbitzutik kanpo dagoen bitartean, erabiltzaileek Portaleko eraikineko igogailua erabili ahalko dute.