Parte hartu bigarren eskuko bizikleten eta patineten azokan larunbatean, irailak 18an.
2021/09/13

Parte hartzeko 943 670249 telefonora deitu behar da bizikletak lagatzeko hitzordua adosteko. Partaidetza doakoa da.
Irailaren 18an, larunbatean, bizikleten bigarren eskuko azoka eta konponketa-tailer bat egingo da. Azoka Untzaga Plazan izango da 10:30etik 14:00etara.
Bai bizikletak bai patineteak lehendik erabilitakoak izan behar dira eta egoera onean egon; gordailuan lagako dira aurretik hitzartutako orduan. Azoka amaitutakoan, salmentaren zenbatekoa entregatuko da edo bertan laga dena. Ez da onartuko 500 eurotik gorako preziorik; parte hartzeko adinez nagusia izan behar da eta NANa eta telefono-zenbakia eskatuko dira. Gainera, goizean bizikletak konpontzeko tailer bat egongo da.