Pagaegi eta Ibargain kaleen arteko elkargunea itxita egongo da zenbait astez

2023/07/26

El Cascoko etxebizitzak eraikitzeko ardura duen Construcciones ACR enpresak egingo dituen berrurbanizazio-lanak direla eta, Pagaegi eta Ibargain kaleen arteko elkargunea itxita egongo dela zenbait astez.

Zehazki, Ibargain, Pagaegi eta Muzategi kaleen arteko ibilgailuen igarobidea itxita egongo da gaurko (uztailak 26) 8:00etatik aurrera, eta abuztuko hilabete osoan.

Era honetan, lanak egiten ari diren bitartean, Pagaegi eta Ibargain kaleek  noranzko bi izango dituzte.