Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Otsaileko Osoko bilkura egingo da gaur arratsaldean

2020ko urtarrilaren 27an egindako udalbatzarraren irudia.

2020ko urtarrilaren 27an egindako udalbatzarra.

2020/02/24

Otsaileko ohiko osoko bilkura izango da gaur astelehena, otsailak 24, Udalbatza Aretoan, 19:00etan. Gai zerrendan datozen zortzi gai eztabaidatuko dira gaurkoan.

Hilero bezala, Udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean.

Gai zerrenda

Gaur arratsaldean egingo den bilkuraren gai zerrenda ondorengoa da:

  1. 2020ko urtarrilaren 27an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa  onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.
  3. EH Bildu udal taldeak Ego Ibarra eta Hirigintzako batzorde aholkularietan egin duen bokal-aldaketaren kontu-ematea.
  4. Urkizu Pasealekua 2-4 zenbakiteko Hiri-Antolamendurako Plan Bereziari behin betiko onespena ematea.
  5. Toki Erakundeetako Langileen Lan Baldintzak arautzen dituen Hitzarmena 2008-2010 UDALHITZaren 48. Artikulua aldatzea (gurasotasun-baimena).
  6. Eibarko Elkarrekin Podemos Eibar taldeak aurkeztutako mozioa, haurren eta nerabeen Kontseilua sortzeari buruz.
  7. Eibarko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa, aparkalekuen estrategia adosteari buruz.
  8. Galderak eta erreguak.