Eibarko Udala

Otsaileko Empalabramiento ikastaro trinkorako izen-ematea zabalik

2025/01/20
Otsailean Empalabramiento ikastaro trinkoa
Otsailean Empalabramiento ikastaro trinkoa
Interesdunek urtarrilaren 29ra arte eman dezakete izena Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrera deituta edo idatzita (943708440 immigrazioa@eibar.eus).

"Empalabramiento" programaren beste edizio bat antolatu du Eibarko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak. Datorren otsailean egingo da eta formatu trinkoa izango du honek ere, 60 ordukoa.

Otsailaren 3tik 28ra luzatuko da, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:00etara.

Portalean egingo den ikastaro honek gaztelanian alfabetizatzea du helburu, eta euskaraz ahoz jarduteko oinarrizko ezagutzak ere eskainiko dira.

Izen-ematea datorren urtarrilaren 29ra arte dago zabalik.

2025eko otsailean, maiatzean, uztailean (bi talde, alfabetatze eta A2 nazionalitate-azterketarako maila) eta urrian egingo dira ikastaro trinkoak.