Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2016/07/27

2016ko uztailaren 26an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2016-2019 epealdirako ekonomia- eta finantza-plana eta Irabazi Taldeak aurkeztu zuen mozioa aurrekontuaren egikaritzeari buruz.

2016ko uztailaren 26an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

1.- Ego Ibarra Batzordearen proposamena dokumentu-dohaintza batzuk hartzeko eta onartzeko. PSE-EEk, EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNVk aldeko botoa eman zuten eta Irabazi Taldea abstenitu egin zen.

2.- Trafiko Batzordeak egindako proposamena denbora mugatuko aparkalekuen Ordenantza Arauemailea aldatzeko proposamenari egindako alegazio-idazkiaren aurrean. Udal Talde politiko guztiek eman zioten babesa eta aho batez onartu zuten.

3.- 2016-2019 epealdirako ekonomia- eta finantza-plana. Plana egin behar da defizita agertu eta hurrengo hiru hilabeteko epean. Halaber, planak egiaztatu beharko du desoreka-egoera desagertu egin dela eta gastuaren araua betetzen dela, jarduneko ekitaldian edota hurrengoan. Aipatutako Planak honako hiru atal hauek izango ditu: Kontu-hartzailearen txostena; Alkatetzaren Memoria eta 2016-2019 epealdiko aurrekontu-egoera. PSE-EE Udal Taldeko hamar zinegotziek aldeko botoa eman zuten. Gainontzeko alderdi politikoak (EH Bildu 5; Eibarko EAJ-PNV 5; Irabazi 1) abstenitu egin ziren botazioan.

4.- 2016ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Bigarren espedientea: Aurreko puntuan bezala, alderdi sozialistako hamar zinegotziek aldeko botoa eman zuten eta EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin ziren.

5.- 2016ko Kiroletarako Udal Patronatuaren  Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Aurreneko espedientea. PSE-EEk aldeko botoa eman zuen (10 zinegotzi); Eibarko EAJ-PNVk kontrako botoa eman zuen (5 zinegotzi); EH Bildu (5 zinegotzi) eta Irabazi (zinegotzi bakarra) abstenitu egin ziren.

6.- Txaltxa Zelaiko parkingaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuaren lagapena egiteko proposamena. Udal Talde sozialistak proposamenaren alde egin zuen eta gainontzeko alderdiak (EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi) abstenitu egin ziren.

7.- Irabazi Taldeak aurkeztu duen mozioa aurrekontuaren egikaritzeari buruz. Zentzu horretan, "Eibarko Udal Osoko bilkurak Udal Gobernua hertsatzen du udal webgunean, hilero edo hile bitik behin, ekitaldi honetako aurrekontuaren egikaritze-egoera argitaratzera. Eibarko Udal Osoko bilkurak, badakielako jakin hizkuntza tekniko-ekonomikoa erabiltzeak nolako zailtasunak dakartzan, Udal Gobernua hertsatzen du, datu guztiak argitara ematen dituenean, erraz irakurtzeko eta ondo ulertzeko moduko berbak edo termino egokiak erabiltzera, eta bereziki, Udal Aurrekontuarekin lotutako datuak ematen dituenean". Udal Talde politiko guztiek aho batez onartu zuten mozioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2016ko uztailaren 26ko Osoko Bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.