Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2016/06/28

2016ko ekainaren 27an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, erdibideko mozioa Eibarko EAJ-PNV Taldeak animaliak eduki eta babesteko udal ordenantzari buruz aurkeztu duen mozioari eta maiatzaren 17an Audientzia Nazionalean burutu zen epaiketaren harira Eibarko LIBRE Taldeak aurkeztutako mozioa.

2016ko ekainaren 27an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

- Estaziño 118 Jarduketa Integratuaren Xehetasun Azterketari behin betiko onespena ematea.

- Erdibideko mozioa Eibarko EAJ-PNV Taldeak animaliak eduki eta babesteko udal ordenantzari buruz aurkeztu duen mozioari: Mozioa aho batez onartu zuten udal talde guztiek. Modu horretan, Eibarko Udalbatzak beharrezkotzat jotzen du Animaliak eduki eta babesteko Udal Ordenantza arautzailea berrikustea eta egokitzea, eta haren eguneratze-prozesuari ekiteko baduela borondatea adierazten du. Horretako, Zerbitzu Batzorde Aholkulariaren bitartez nahiz berariazko organo bat sortuta, Animaliak eduki eta babesteko Udal Ordenantza arautzailea egiteko, aztertzeko, eta gaur egun gure hiriak duen egoerara egokitzeko lanak egiten hasiko dira. Gainera, organo hori izango da txakurrak solte ibili ahal izateko lekuak egokitzeko dauden aukerak aztertuko dituena.

- Audientzia Nazionalean burutu zen epaiketaren harira Eibarko LIBRE Taldeak aurkeztutako mozioa: EH Bilduk, Eibarko EAJ-PNVk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten; PSE-EEk ez zuen mozioa babestu eta kontrako botoa eman zuen. Akordio horren bitartez, Eibarko Udalbatzak honako adierazpen hau onartzen du:

  • Jarduera politikoari jazarpen judiziala gaitzesten du, are gehiago ordezkatzailea izan asmo duen demokrazia testuinguruan.
  • Tortura erabiltzea gaitzetsi eta erantzukizunak eskatzen ditu. Horrez gain, torturarik eta oinarrizko eskubideen urraketarik berriro ez gertatzeko neurriak eta biktimei eragindako sufrimenduaren aitortza eta erreparazioa ahalbidetzeko bitartekoen ezarpena exijitzen du.
  • Emakumeen kontrako biolentzia eta biolentzia matxista gaitzesten du, are gehiago funtzionario publikoek eragindakoa denean.
  • Ekinbide edo jardunbide politikoaren zilegitasuna aldarrikatzen du.
  • Salbuespen neurri, lege eta politiken indargabetzea exijitzen du.
  • Hartutako erabakia publiko egingo du Udalak ohiko bitartekoen bidez: bandoa, prentsa, sare sozialak.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2016ko ekainaren 27ko Osoko Bilkuraren bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.