Osoko bilkura
2017/06/27
2017ko ekainaren 26an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea, Udal Talde guztiek aurkeztutako mozioa Eibarren egiten den glifosatoaren erabilerari buruzkoa, baita Eibarko EAJ-PNVaren mozioa Udalbus zerbitzua hobetzeko ere.
2017ko ekainaren 26an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:
- 2017ko apirilaren 12an eta 14an Udalbatzak egindako bilkuretako akta-zirriborroak.
- 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
- Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina ldatzeko proposamena.
- Diru-laguntza izendunen Eranskinaren aldaketa onartzeko proposamena.
- Eibarren langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
- Udal Talde guztiek aurkeztutako mozioa Eibarren egiten den glifosatoaren erabilerari buruzko, Irabazik aurkeztutakoaren aurrean. Aho batez onartu zen.
- Eibarko EAJ-PNVaren mozioa Udalbus zerbitzua hobetzeko. Aho batez onartu zen.
Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.
2017ko ekainaren 26ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.