Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Batzarra

Udal Batzarra

2017ko martxoaren 27ko Udal Batzarra.

2017/03/28

2017ko martxoaren 27an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, “Juan Bautista Gisasola” Musika Eskolako ematen diren ikasketen tasen aldaketa, baita udal ordezkaritza duten alderdi politikoek eta Podemos-Ahal Dugu Eibar taldeak aurkeztutako lau mozio ere.

2017ko martxoaren 27an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko urtarrilaren 30ean Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa.
  • Zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta administrazio-jarduerak egiteagatik dauden tasak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa: “Juan Bautista Gisasola” Musika Eskolako ematen diren ikasketen tasak eta onartu zen aldaketa hauek egitea: tasak modu bitan ordaindu ahal izango dira (hilero eta urtean behin, herritarrak hala nahi badu); matrikula egiteko bigarren txanda irekiko da urtarrilean, eta orduan ordaindu beharreko tasak urte osokoaren 2/3 izango dira; musika-hizkuntza irakasteko maila berri bat sortuko da, 4tik 7 urtera bitarteko umeentzat (4 eta 5 urte bitarteko umeak: musika-hizkuntzako maila arrunteko 2/3 edo bi heren ordainduko dute eta 6 eta 7 urte bitarteko umeak: musika-hizkuntzako maila arrunteko tasa bera).
  • Podemos Ahal Dugu Eibar-en mozioa, kutsadura akustikoari buruzko udal mapa egiteko. Aldeko 16 boto izan zituen mozioak (PSE-EE, EH-Bildu eta Irabazi). Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen.
  • PSE-EE, EH-Bildu eta Eibarko EJ-PNVak aurkeztutako mozio alternatiboa onartu zen Podemos Ahal Dugu Eibar-ek aurkeztutakoaren aurrean, Udal honetako kontratazio publikoan klausula sozialak eta ingurumenarekikoak sartzeko. Mozio alternatiboa aldeko 20 botorekin onartu zen. Irabazi, berriz, abstenitu egin zen.
  • Irabaziren mozioa udalerriko airearen kalitateari buruz. Aho batez onartu zen.
  • EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa Eibarko kaleetatik amiantoa erretiratzeari buruzkoa. Aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko martxoaren 27ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.