Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2016/11/03

2016ko azaroaren 2an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2017ko auto-taxi tarifak, San Andres Nagusien Egoitza Fundazioaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 1. Espedientea eta Irabazi eta Podemos-Ahal Dugu Eibarrek kontsumorako egokiak izan arren salmentarako baztertzen diren janariak edo elikagaiak aprobetxatzeari buruz aurkeztu zuten mozioaren aurrean, aukerako mozioa.

2016ko azaroaren 2an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2016ko uztailaren 26an eta irailaren 2an  Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eranskina eta Diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena, Eibar-Sahara Elkarteari diru-laguntza sartzeko.
  • Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2017ko tarifak onartzeko.
  • Erisono Industrialdearen UT-2 partzelan haize-sorgailuen abatz eta pala-errodamenduen saiakuntza-bankua jartzeko obrei dagokien Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuotan % 60aren hobaria eskatu da.
  • Antonio Campos Mingorance jaunak DINERCAR ATRES SL enpresaren administratzaile den aldetik egindako eskaera, Caixabank SAk emandako maileguaren berme gisa, Txaltxazelaiko aparkalekuaren ustiapenaren emakida hipotekatzeko.
  • San Andres Nagusien Egoitza Fundazioaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 1. Espedientea.
  • 2016ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien Bosgarren  espedientea.
  • 2016ko Udal Aurrekontuko Kontu sailen arteko Transferentzien Zortzigarren espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina eta Diru-laguntza Izendunen Eranskina aldatzeko proposamena.
  • Irabazi eta Podemos-Ahal Dugu Eibarrek kontsumorako egokiak izan arren salmentarako baztertzen diren janariak edo elikagaiak aprobetxatzeari buruz aurkeztu zuten mozioaren aurrean, aukerako mozioa.
  • Eibarko PSE-EE Taldeak aurkeztutako aukerako mozioa Eibarko EAJ-PNV Taldeak baserrietarako bide-sareak hobetzeko aurkezti duen mozioaren aurrean. 
  • Erdibideko mozioa, PSE-EE, EH-BILDU, EAJ-PNV eta IRABAZI-GANEMOS Udal Taldeek  Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren ordezkarietako batekin batera aurkeztu dutena, talde horrek aurkeztutako jatorrizko mozioaren inguruan egindakoa.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2016ko azaroaren 2ko Osoko Bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.