Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ordutegi aldaketa Liburutegian martxoaren 20rako

2019/02/19

Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, Liburutegian “Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan” irakurraldi dramatizatua egingo da martxoaren 20an eta horrek ordutegi aldaketak egitera behartzen gaitu.

Ekitaldia helduen liburutegian egingo denez, aldaketa hauek daude ohiko ordutegian:

13:30etatik aurrera prestaketa lanak

16:00 - 18:30: ez da isiltasuna bermatzen, soinu aprobak etab. egin beharko direlako

18:30etatik aurrera, Liburutegia ekitaldirako bakarrik egongo da zabalik

18:30etatik aurrera, Umeen liburutegira sartzeko edo irtetzeko bertako atea erabili behar izango da (ez dago igogailurik)