Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Orbeako spa asteazken honetan, urtarrilak 25, zabalduko da berriz ere

2023/01/24

Udalak gaur goizean jaso ditu Orbeako sparen igerilekutik duela aste batzuk hartutako laginen emaitzak, eta, ez da inolako bakteriorik detektatu; hortaz, instalazioen erabilera segurua da. Gauzak horrela, zerbitzua bihar (urtarrilak 25) zabalduko da berriz ere, lehengo baldintza berberetan. Joan den uztailean itxi ziren instalazioak, aurkitutako isuri batzuk konpontzeko.

Eibarko Udalak konpromisoa hartu du zerbitzua itxita egon den hilabeteei dagokien zenbatekoa itzultzeko sparen urteko bonua kontratatuta duten pertsonei. Dirua itzultzeko tramitazioa zein den zehazten denean, informazioa helaraziko zaie erabiltzaileei.