Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Orbea, Ipurua eta Unbeko kiroldegien itxiera

2022/07/22

Orbea kiroldegia itxita egongo dela uztailaren 26tik abuztuaren 15era. Arrazoiak dira, batetik, piszina-ontzia konpontzeko lanak egin behar dituztela uztailaren 26tik abuztuaren 21era, eta SPAren gunean mantentze-lanak egin behar direla uztailaren 26tik abuztuaren 28ra.

Ipuruako kiroldegiko barruko igerilekuetan ere mantentze-lanak egingo dira, udaldian ohikoa denez. Lanak abuztu osoan zehar egingo dira. Nolanahi ere, gainerako instalazioak zabalik egongo dira abuztuaren 1etik 8ra eta abuztuaren 22tik 31ra. Ipuruako kanpoko igerilekuak ez dira itxiko.

Azkenik, Unbe itxita egongo da uztailaren 24tik abuztuaren 7ra, egun biak barne.

Horregatik, Eibarko Kirol Patronatuko instalazioak erabili nahi dituztenek aukeratu egin beharko dute, itxita dauden denboran, aldameneko herrietako kiroldegietako instalazioen artean, Kirol Txartelak eskaintzen dituen abantailez baliatuz.