Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. (Hiri- eta landa-higiezinak) 2020

2020/04/15

Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoera dela-eta, beharrezkotzat jotzen da 2020ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (hiri- eta landa-higiezinak) borondatez ordaintzeko aldia edo epea aldatzea. Borondatezko ordainaldi berria: 2020-08-01/2020-09-15.

Helbideratutako kobroak: borondatezko ordainaldiaren azken eguna. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zortzi erakunde laguntzaileetako batean ordaindu beharko dira: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa, edo Interneten, NIREORDAINKETA bidez.

 

Ordainketa zatikatua: 

Ordainketa zatikatuaren modalitate hau 2020/09/04ra arte eskatu ahal izango da. Ordainketa mota honi buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezu