Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oinezkoentzako ordezko pasabide bat prestatu da, Otaola Hiribideko 16. zenbakiko eraikineko txintxorrak erori direla eta

2021/03/18

Otaola Hiribideko 16. zenbakian dagoen eraikinaren atzeko aldean txintxorrak erori direnez, oinezkoentzako ordezko pasabide bat jarri behar izan da, prebentzio-neurri gisa eta haien segurtasuna bermatzeko.

Hori guztia Eibarko Udalak berak eskatu dio aipatutako puntuan dauden lurren jabe den enpresari.

Aurreikuspenen arabera, datorren astearen amaierarako bukatuko dira txintxorrak jasotzeko lanak, bai espaloian bertan, bai lursailaren barruan.