Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ostegun honetan, otsailak 9, egingo den Ikasenpresa Azoka dela eta, Toribio Etxebarria kalea itxita egongo da hilaren 8an eta 9an, eta erdigunea oinezkoentzat izango da hilaren 9an

2023/02/07
  • Ostegun honetan, otsailaren 9an, ospatuko den Ikasenpresa Azoka dela eta, Toribio Etxebarria kalea itxita egongo da egun horretan eta egun bat lehenago, hau da, asteazkenean, otsailaren 8an.
  • Ostegunean, otsailak 9, Ikasenpresaren Azoka Untzaga plazan eta Txaltxa Zelai parkean egingo denez, 40 autobus iritsiko dira Azokan parte hartuko duten 2.000 ikasle ingururekin. Beraz, erdigunea oinezkoentzat jarriko da 08:00etatik 15:00etara.