Ohiko Osoko bilkura izango da gaur arratsaldean
2018/10/29

Udalbatza Aretoan, 19:30ean.
Eibarko Udalak urriko ohiko osoko bilkura hartuko du gaur arratsaldean, 19:30ean. Gaur arratsaldeko saioa Twitter sare sozialaren bidez kontatuko da zuzen-zuzenean, hilero bezala. Twitterren udalbatzaren saioak kontatzeko #UdalbatzaEibar eta #PlenoEibar etiketak edo hashtag-ak erabiliko dira. Halaber, udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean.
Gai zerrenda
- 2018ko irailaren 24an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroak onartzea eta 2017ko urriaren 17ko aktan, 2018ko otsailaren 2koan eta 2018ko uztailaren 24an ikusitako akatsak zuzentzea.
- Alkatetzaren ebazpenen kontu-ematea.
- Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. VI. Plangintzaldia (2018-2022).
- Adikzioen V. Plana (2018-2021).
- Alokabiderekin lankidetza-hitzarmena, Udalaren titulartasuneko etxebizitzak kudeatzeko.
- Ohiana Esnaola Casado andreak jarritako 538/2018 auzi-errekurtsoan bertaratzea.
- Eibar 2018-2022: Elkarbizitza eta Aniztasun Plana.
- “Errebal kultura-ekipamendua eta erabilera askotariko eraikina" obraren proiektuari dagokion konpromiso-kredituaren egoera aldatzeko proposamena.
- Kirol Patronatuaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
- San Andres nagusien egoitza Fundazioa Publikoaren Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien bigarren espedientea.
- Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea Lehiagune.
- Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko proposamena eta diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena onartzea. Jiu-Jitsu txapelketa
- Diru-laguntzen Plan estrategikoa aldatzeko proposamena onartzea dta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Eibarren kokatuko enpresek Eibarko langabetuak kontratatzea.
- Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2019ko tarifak onartzeko.
- Bateragarritasuna: kontu-hartzaile lanpostua eta EHU-UPVko irakasle
- Irabazi taldeak aurkeztutako mozioa: aldaketa klimatikoaren kontrako borroka eta trantsizio ekologikoko plana.
- Irabazi taldeak aurkeztu duen mozioa: teilatu-gain edo estalki berdeak.
- EAJ-PNV taldeak aurkeztu duen mozioa, Eibar KEk proposatutako kirol-instalazioak hartzeko planeamendua aldatzeari buruzkoa.
- EH Bildu, Irabazi eta EAJ-PNV taldeek batera aurkeztu duten mozioa aitormen publikoak arautzeko.
- Galderak eta erreguak.