Oharrak
2016/03/02
2016ko martxoaren 2an.
Bihar, osteguna, ezin izango da aparkatu toki hauetan:
- Ipuruako futbol zelaian, “Escocia la Brava” tribunaren ondoan, iragarki-taulak deskargatu behar baitituzte. Ostiralean ere ez da aparkatzerik izango toki horretan.
- Urkizu Pasealekuan, 5. eta 7. zenbakien artean dagoen etxartean, kamioi-garabi bat ipini behar baitute.
- Ur Zerbitzuak lanak egiten ari dela-eta, Barrena kalean, 10. zenbakiaren parean. Debeku hau ostiralera arte izango da.
- Eulogio Garate kaleko bi toki(e)tan. Batean aldamio bat jartzeko, eta bestean, Portalea sarreraren aurrean, hainbat material deskargatu behar baitituzte.