Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharra: TAO zerbitzua eta oinezkoentzako ordutegiak

2020/06/08

TAO zerbitzua berrezarri da gaur astelehena, ekainak 8. Ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Gainera, TAOa hastearekin batera, Toribio Etxeberria, Julian Etxeberria (2, 4 eta 6) eta Zuloaga Tarren kaleetako oinezkoentzako ordutegiak aldatuko dira. Kale horiek 07:45ean irekiko dira eta 12:00etan itxiko dira, astelehenetik ostiralera, eta aparkatuta dauden ibilgailuak 13:00ak arte irten ahal izango dira.

Gune horiek ez dira irekiko larunbatetan.