Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

OHARRA: Enpresa txiki-ertainentzat eta autonomoentzat dirulaguntzak eskatzeko bidea

2020/06/12

Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako zuzeneko diru-laguntza eskatzeko, www.eibar.eus web-orriko menu nagusiko "Tramiteak eta zerbitzuak" atalera jo beharko da. Barruan gaudela, "Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak" izenburuan sakatu beharko da, eta, ondoren, klikatu "Ezohiko dirulaguntza 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten Eibarko autonomo eta enpresentzat, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta (2020)" izeneko diru-laguntzan.Azkenik, eskabidea egiten hasteko, "Egin tramitea internet bidez" botoia sakatu beharko da, orriaren behealdean.

Ez dira onartuko diru-laguntza horretarako "Eskaera orokorra" atalaren bidez egiten diren eskaerak.