Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharra

2016/11/25

Tiburtzio Anituatik-Bustinduitarren kalera arteko eskailera mekanikoak eta Egogainetik Isasira doazenak ere geldirik egongo dira datorren astean, bietan ere, kateak aldatu behar baitituzte.

Datorren astelehenean, azaroak 28, Tiburtzio Anituatik- Bustinduitarren kalera doazen eskailera mekanikoen lehen tartearen kateak aldatu behar dituzte eta eskailera geldirik egongo da. Lanok datorren ostegunean, abenduak 1, amaituko direla aurreikusten da. Jarraian, Egogainetik Isasira doazen eskailera mekanikoen lehen tarteko kateak aldatuko dituzte. Bigarren lan horiek abenduaren 6an amaitzea espero da. Aldez aurretik, barkatu eragozpenak.