Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharra

2018/09/18

Datorren ostiralean grabatuko dira Eibarren “Agur Etxebeste” filmaren hainbat eszena. Grabaketa Barrena kalean, Azitain gasolindegi inguruan izango da, arratsaldeko ordu bietatik iluntzeko bederatziak arte. Ordutegi horretan, trafikoa zenbait unetan moztu egingo da, eta tarte horietan Bilborantz doazen ibilgailuak saihesbidetik desbideratuko dira, eta Donostiarantz doazen auto txikiak Iparragirre kaletik, Azitain kaleraino heltzen den bidetik.