Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trafikoan hainbat aldaketa izango dira, erdigunea Aldatze eta Jardiñeta kaleekin elkartuko dituen igogailu publikoaren obren ondorioz

2018/06/04

Datorren astelehenean —hilak 11— hasiko dira Eibarko erdialdea Aldatze eta Jardiñeta kaleekin elkartuko dituen igogailu publikoaren obrak. Horren ondorioz, trafikoan hainbat aldaketa izango dira.

Saihesbidetik irten eta Jardiñetatik behera datozen ibilgailuek Pagaegirako bidea hartu beharko dute; ez dute jarraitzerik izango Institutuko bidegurutzetik Aldatze eta Ardantza kaleetara. Salbuespen bakarrak: Jardiñeta kalean aparkatzera doazenak eta garajeetara doazenak.  

Ibilgailu astunek, sei metrotik gorakoek, debekatua izango dute saihesbidetik Jardiñetara irtetea. Igogailuaren obrak Aldatze gainean hasiko dira egiten, igogailuaren geralekua izango den tokian. Ibilgailu guztiei itxiko zaie horrako bidea. Trafiko-aldaketa hauek irailera arte luzatuko dira.