Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2019/06/13
  • Datorren ostiralean, hilak 14, Astelena frontoian boxeo saio bat izango da 22:00etan. Ingurua seinaleztatuta egongo da 16:00etatik goizaldeko 02:00etara.
  • Hurrengo ostiralean, hilak 14, asfaltatze lanak egingo dira errepide nagusian, LIDT zentro komertzialaren instalazio berriaren aurrean, Otaola hiribidean 32. zenbakian. Lanak 08:00etatik 13:00etara egingo dira. Ingurua behar bezala seinaleztatuta egongo da.
  • Ostiralean, ekainak 14, 08:00etatik aurrera gune bat seinaleztatuta egongo da Torrekua kalean Ospitalearen parean, Untzaga plazan egun horretarako programatuta dagoen kontzertuko partaideen ibilgailuak aparkatzeko. Ekitaldi bera dela eta, 14:00etatik aurrea Untzaga plazan seinaleak jarrita egongo dira bi gunetan: Txoko tabernaren parean eta Sayoa tabernaren parean.
  • Hurrengo igandean, hilak 16, txirrindularitzako LXXXIV SAN JUAN SARI NAGUSIA izango da. Irteera era neutralizatuan egingo da Fermin Calbetón kaletik abiatuta. Ekipoen ibilgailuak Toribio Etxebarria kalean aparkatuko dituzte. Lasterketa 12:06an iristea aurreikusten da, eta Barrena kaletik eta Urkizu pasealekutik sartuko da, Toribio Etxebarria kaleko helmugaraino iritsi arte. Toki batzuk seinaleztatuko dira Errebal kaleko 5 zenbakian eta Julian Etxebarria 7n.