Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2018/09/14

Iganderako, Eibarko Txirrindulari Elkarteak Pedalaren Eguna antolatu du. Goizeko hamaika eta erdietan, 8 eta 10 urte arteko gazteek bi itzuli emango dituzte ibilbide honetan zehar: Untzaga, Fermin Calbeton, Plaza Barria, Bidebarrieta, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria eta Untzaga.

Hamabiak laurden gutxitan 10 eta 12 urte artekoek hartuko dute parte eta hiru buelta emango dizkiote ibilbideari. Probak amaitu arte Ifar-kale itxita izango da trafikoarentzat.

Eguerdiko hamabietan “ginkana” (trebetasun proba) izango da Untzaga Plazan.