Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2018/01/23
  • Aste honetako astelehenean, asteartean eta asteazkenean, goizeko 8etatik arratsaldeko zazpiak arte, Arrate-Bide kalea itxita egongo da trafikoarentzat, Itziotik Legarre-gain irteera arte, Mekola kaleko 4. zenbakian dagoen txaleta bota behar baitute.
  • Urez hornitzeko hodiak aldatzen ari direnez, gaurtik aurrera eta datozen hiru asteetan zehar, Txaltxa Zelai kalea itxita egongo trafikoarentzat astelehenetik ostirala arte. Asteburuetan zabalduko da.
  • Bihar, asteazkena, ez da aparkatzerik izango Ipurua Zelaiko tribuna nagusiaren ondoan dagoen aparkalekuan, asfaltatzeko lanak egin behar baitituzte.