Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Naziotasunari buruzko saio informatiboa antolatu da Portalean abenduaren 14rako

Nazionalitateari buruzko saioaren kartela

Nazionalitateari buruzko saioaren kartela

2023/12/11

Abenduaren 14an, goizeko 09:00etatik 11:00etara, Portalea eraikineko 2º solairuko Areto Nagusian naziotasunari buruzko saio informatibo bat antolatu da. Bertaratuko direnen partaidetza eskatzen da eta kasu zehatzen garapena ere sustatuko da.

Naziotasunari buruzko saio informatiboa Biltzen (Gizarteratze eta Kulturarteko bizikidetzaren Euskal Zerbitzua) elkartekoen laguntzarekin antolatu da eta saioa bertako teknikari espezializatu batek emango du.

Hitzaldi honetan, teknikariak nazionalitatea lortzeko prozesu guztia azalduko du, prozesua non eta noiz hasten den, zer betekizun eta dokumentazio diren nahitaezkoak, eta zein modu dauden nazionalitatea lortzeko.

Bukatzeko, guzti horri gehituz, saio honetan Aniztasun eta Kulturarteko sailetik ikusitako zalantza eta arazo larri edo zailenak jorratuko dira. Saioa doakoa da eta atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten herritar guztiei dago zuzendua.