Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nazionalitatea lortzeko prozedurari buruzko hitzaldia hartuko du Portaleak abenduaren 5ean

2019/12/03

Abenduaren 5ean, osteguna, Portalea eraikineko 3. solairuko Ikastaro Gelan, 19:00etan.

Datorren abenduaren 5ean hitzaldi bat izango da Portaleako 3. solairuko Ikastaro Gelan. Bertan, abokatu batek espainiar nazionalitatea lortzeko prozedurari eta betebeharrei buruzko gaiak azalduko ditu, baita gaztelaniar hizkuntzari buruzko azterketak, konstituzio eta gizarte ezagutzari buruzko azterketak, eta azterketak ez egiteko baimenak ere.

Sarrera doakoa izango da.