Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Merkataritzarako eta ostalaritzarako higiene- eta osasun-arloko segurtasun-protokoloak argitaratu dira

2020/05/11

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak higiene- eta osasun-segurtasuneko bi protokolo argitaratu ditu; horietako bat merkataritzarako eta bestea ostalaritzarako.

Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako enpresetan ezarri behar diren jarduera onak eta gomendioak ezagutaraztea da protokolo hauen xedea, langileak nahiz kontsumitzaileak COVID-19 birusarekin kutsatzea eta gaixotzea prebenitzeari begira, indarrean dagoen legediari kalterik egin gabe. Gaur egungo COVID-19 testuinguruak protokoloak ezartzera behartzen du, instalazioak berriz irekitzeak komunitatean kutsatzeko arriskua areagotu ez dezan.

Horretarako, aintzat hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman dituzten askotariko jarraibide eta gomendioak.

Sakatu esteka hauetan bi protokoloak kontsultatzeko: