Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Merkataritzak inbertsioak egiteko dirulaguntza

2021/06/01

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dirulaguntza programa berri bat jarri du abian Merkataritza Establezimenduak Modernizatzeko asmoarekin (MEM 2021).

Mota honetako laguntzak merkataritzaren lehiakortasuna hobetzera bideratuta daude, eraldaketa digitalean eta gaitasun profesionalen eta gestio-gaitasunetan zentratuz. Dirulaguntza guztiak saltoki txikietara bideratuta daude.

  • Eskaera egiteko epea: 2021eko maiatzaren 27tik 2021eko ekainaren 26ra.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: egindako inbertsioaren % 25 eta % 40 artean.
  • Gehieneko dirulaguntza saltokiko: 9.000 euro.

Dirulaguntza honen informazio zehatzagoa:

Deialdia eta oinarriak kontsultatzeko, sakatu hemen.