Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mendaroko Ospitalean aparkaleku batzuk kenduko dira, ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo diren obrak direla eta

Mendaroko Ospitalean aparkalekuak kenduko dira, ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo diren obrak direla eta.

Mendaroko Ospitalearen planoa.

2022/06/29

Debabarreneko (Osakidetza) ESItik jakinarazi dutenez, gaur, ekainak 29, Mendaroko Ospitaleko helisuperfiziea eraberritzeko lanak hasiko dira, Errehabilitaziora igotzeko eremuan asfaltatua berritzearekin batera.

Obrak segurtasun osoz egin ahal izateko, gaurtik, ekainaren 29tik, 15:00etatik, uztailaren 1era, 15:00etan, aparkaleku batzuk blokeatuko dira eskumako argazkian adierazitako eremu urdinetan.

Obrak gauez egingo dira, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko (22:00etatik 06:00etara). Hala ere, zirkulazioaren ohiko noranzkoa aldatu egingo da ordu horietan, errehabilitazio bidezko igoera zirkulaziorako itxita egongo delako.

Bi egunetan 06:00etatik aurrera zirkulatu ahal izango da, edozein ibilgailu erabiltzeko.

Horregatik, Debabarreba ESItik eskatu dute "ahal den neurrian ibilgailu partikular batean joatea saihesteko".