Eibarko Udala

Mekola eta Arrate Bide arteko eskaileren lehen zatia itxi egingo da uztailaren 10etik aurrera

2023/07/07

Mekola eta Arrate Bide lotuko dituzten bi igogailuetako lehena eraikitzeko obrak direla-eta, eskaileren lehen zatia, Mekolako 5. eta 6. zenbakien inguruan dagoena, itxita egongo da uztailaren 10etik, astelehena, obra amaitu arte.

Horrela, Arrate Bidera edo Mekolako tarteko gunera joan nahi duten oinezkoek 6., 7. eta 8. zenbakien inguruan dagoen bidea erabili beharko dute. Ondoren, eskaileren bigarren zatitik igo ahal izango dira Arrate Bidera iristeko.