Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Materia organikorako poltsa biodegradagarriak dituzten establezimenduek txakurren gorotzak biltzeko poltsak ere izango dituzte bihartik aurrera

2020/04/14

Eibarko hogei bat establezimenduk, joan den astetik, beren bezeroei eskaintzen diete materia organikorako poltsa biodegradagarriak lortzeko aukera, eta, hain zuzen ere, saltoki horiek ere, bihartik, asteazkena, eguerdian, gutxi gorabehera, poltsa biodegradagarriak izango dituzte txakurren gorotzak biltzeko.

Materia organikorako zein txakurren gorotzak biltzeko poltsa biodegradagarriak izango dituzten saltokiak honako hauek dira: Vila janari-denda, Urki 11n; Txaltxa Zelai 16an dagoen janari-dendaMandía fruta-denda, Bista Eder 13an; La Pera fruta-denda, San Kristobal 1ean; Larrañaga harategia, Romualdo Galdos 12an; Bilbeando fruta-denda, Isasi 33an; La Pera fruta-denda, Fermin Calbeton 12an; Artamendi harategia, Bidebarrieta 12an; Oberena harategia Bidebarrieta 20an; Udare fruta-denda, Julian Etxeberria 8an; Izar-Bide denda, Julian Etxeberria 13an; Urkizuko prentsa kioskoa, 6 zenbakian; Mujika harategia, Urkizu 18an; Genoveva arrandegia, Txonta 1ean; Azitain gasolindegia, Barrena 19an; Iñaki Rezola harategia, Ibarkurutze 23an; Villalba supermerkatua, San Juan 9an; Gozoki okindegia, Sostoa 2an; eta Zubizarreta okindegia, Tiburzio Anitua 6an.

Puntu horiei beste batzuk gehituko zaizkie Amaña eta Jardiñeta eremuetan.

Egunero irekitzen diren saltoki hauetan poltsak banatzearekin bermatu nahi da alarma-egoerak irauten duen bitartean eibartarrek poltsak jaso ahal izatea, Untzagara joan beharrik izan gabe, etxetik gertuen duten lekura joanda. Bilketa denda bakoitzaren irekiera ordutegian egin ahal izango da.

Erlazionatutako edukia