Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maskarillak erabiltzea derrigorrezkoa izango da maiatzaren 21etik aurrera

Maskara nahitaez erabiltzeko kartela.

Maskara nahitaez erabiltzeko kartela.

2020/05/21

Gaurtik aurrera, maiatzak 21, nahitaezkoa izango da sudurra eta ahoa estaltzen dituen edozein maskarilla erabiltzea, ahal dela higienikoa eta kirurgikoa.

Nahitaez erabili beharko da maskarilla bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.

Aipatutako guneetan, sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili behar dituzte maskarillak.

Betebehar hori ez da exijituko honako kasu hauetan:

  • Maskarilla erabiltzeagatik arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonak bere egoera larritu daitekenean.
  • Behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik maskara erabiltzea gomendatzen ez den kasuetan, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik kontraindikazioa dagoenean.

  • Erabilera bideraezin bihurtzen duten jokabide-aldaketak izatea.

  • Jardueren izaeragatik, maskarilla erabiltzea bateraezina denean. Adibidez, janariak eta edariak hartzea.
  • Ezinbesteko kausa edo beharrizan-egoera.

Informazio guztia lortzeko kontsultatu maiatzaren 19ko SND/422/2020 Agindua (COVID-19k eragindako osasun-krisialdian maskarilla nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen ditu agindu horrek, eta 2020ko martxoaren 20ko BOEn argitaratu zen).