Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Martxoaren 2ko Zuhaitz Eguna bertan behera geratu da eguraldi txarragatik, eta apirilaren 6an ospatuko da

2024/02/29

Larunbat honetarako (martxoak 2) aurreikusita zegoen Zuhaitz Eguna bertan behera geratu da eguraldi txarragatik eta apirilaren 6an ospatuko da. Egun horretan 500 zuhaitz autoktono landatuko dira.

Aurten, Urkoren magalean dagoen Pagaegikortako lursailean egingo dira landaketak; herritar ororentzako ekimen irekia da.

Eibarko Udaleko Ingurumen sailak antolatu du ekimena, Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean.

Plazak mugatuak dira, eta jarduera honetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, info@lurgaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, honako datu hauekin: izen-abizenak, adina, e-maila eta telefonoa. Onarpenaren baieztapena jaso behar da.