Martxan Bizum bidezko ordainketa-sistemaren aukera zerga, ordainagiri, isun eta likidazioak ordaintzeko
Udalak Bizum bidezko ordainketa-sistemaren aukera jarri du Udalaren zerga, ordainagiri, isun eta likidazioak ordaintzeko.
Hala, eibartarrek, gaurtik aurrera, ordainketa horiek udal-webguneko “Tramiteak eta zerbitzuak“ atalean kokatutako “Nire ordainketa: erreziboak, isunak eta likidazioak” aukera bidez egin ditzakete. Behin barruan, erabiltzailea Euskal Administrazioaren ordainketa-pasarelara birbideratuko da, eta bertan, hemendik aurrera, txartelarekin edo online bankaren bidez ordainketak egiteaz gain, Bizum aukera hautatu ahal izango du, Igorlea eta Luzapena-Errreferentzia-Identifikazioa-Zenbatekoa kontzeptuei buruzko datuak txertatu ondoren. Izapidea amaitzeko, zenbatekoa kargatuko zaion pertsonaren telefono-zenbakia jarriko da, bai eta sistemak adierazitako telefono-zenbakira bidalitako segurtasun-gakoa ere.
Horrela, Eibarko Udalak beste urrats bat ematen du eibartarrek ordainketak errazago eta erosoago egin ditzaten, ordaintzeko beste aukerek eskaintzen dituzten berme eta segurtasun berberekin.