Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Manchesterren gertatutako atentatua irmotasun osoz gaitzetsi du Udalak

2017/05/23
Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean Manchester Arenan eskainitako kontzertu batean izandako atentatu basatiaren aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako ugari eragin ditu.

Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Udal honetatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Manchesterreko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.