Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lanbideren Tokiko Enplegu Planaren barruan dauden 20 lan-eskaintzen eskabideak aurkezteko datak

2022/09/02

Eibarko Udalak 20 pertsona kontratatzeko prozesua jarri du abian, udal arlo, zerbitzu eta unitateek dituzten beharrizanei erantzuteko. Kontratazioak, batetik, lanaldi osokoak eta 3,5 hilabeterakoak, eta, bestetik, lanaldi erdikoak eta 6 hilabeterakoak izango dira. Kontratazio guztiak sartzen dira Lanbideren Tokiko Enplegu Planean (2022).

Enplegu plan berri hau Udalak sustatzen du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, zeinak kontratazioak kudeatuko dituen. Planak 237.000 euro inguruko kostua izango du eta bi erakundeen artean ordainduko da.

Enplegu horietarako eskabideak honako data hauetan aurkeztu ahal izango dira:
  • 11 kontratazio Udal Lantalderako izango dira —6 peoi herriaren txukuntze estetikorako, 3 espazio berdeak hobetzeko, eta peoi 1 eta ofizial 1 irisgarritasuna hobetzeko—.
  • Enplegu bat 6 hilabetekoa Udal Artxiboko ikus-entzunezkoak ISADG araura egokitzeko. Eskabideak: urriaren 3tik aurrera.
  • Administrari bat 3,5 hilabeterako Armagintzako Museoan. Eskabideak: irailaren 19tik aurrera.
  • Administrari laguntzaile bat 6 hilabeterako Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga likidatzeko, jakinarazteko eta gestionatzeko. Eskabideak: irailaren 12tik aurrera.
  • Administrari laguntzaile bat 3,5 hilabeterako 1975 urteko Erroldari dagokion dokumentazioa digitalizatzeko proiekturako. Eskabideak: irailaren 12tik aurrera.
  • 2 gizarte-langile 6 hilabeterako Gizartekintzako udal sailerako. Eskabideak: azaroaren 14tik aurrera.
  • Administrari laguntzaile bat 6 hilabeterako Gizartekintzako udal sailerako. Eskabideak: azaroaren 14tik aurrera.
  • Administrari bat 6 hilabeterako Ego Ibarra Batzordeko espedienteen katalogazioaren bigarren faserako. Eskabideak: irailaren 19tik aurrera.
  • Administrari laguntzaile bat 6 hilabeterako Eibarko Udalaren egonkortze-prozesuetan laguntzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraituz. Eskabideak: irailaren 1etik aurrera.

Enplegu-eskaintza huen zehaztasunak eta baldintzak Eibarko Udalaren webgunean kontsulta daitezke, ‘Tramiteak eta zerbitzuak’ atalaren barruan ‘Enplegua-Beharginen aukeraketa’ etiketan ‘Lanbide’ aukeratuz. 

Eskaintza hauetan interesa duten pertsonek Lanbideren webgunean egin beharko dute: (https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/). Gainera, Lanbideren 943 023802 telefonora deituz ere informazioa jaso daiteke.

Azkenik, enplegu-eskaintza horiei eta Udalaren webgunean argitara daitezkeen beste hainbati buruzko informazioa posta elektronikoan jaso nahi duten pertsonak "lan-eskaintzak" buletinean harpidetu beharko dira udal-webgunearen atal honetan:  (https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/harpidetza).