Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lanak Errebalgo -1 solairuko aparkalekuan

2022/07/29

Abuztuaren 9tik 15era (egun biak barne) Errebal eraikinaren -1 solairuko aparkalekua itxita egongo da, aparkalekuko zoruan egingo diren mantentze-lanengatik.

Lan horiek aprobetxatuz, eta Udalak leku horretarako iragarritako txandakako TAO sistema ezartzeko helburuarekin, marra urdinak pintatuko dira, egungo zurien ordez. Sistema hori, zeinaren bidez ibilgailua ezingo baita 2 ordutik gora aparkatu, irailaren 1ean sartuko da indarrean. Beraz, egun horretatik aurrera, beren ibilgailua aparkaleku horretan lagatzen duten erabiltzaileek ticketa hartu beharko dute parkingeko sarbide inguruan dauden makinetan.

Era berean, eta neurri hori konpentsatze aldera, Bidebarrieta, San Juan eta Isasi kaleetan (atari bakoitien aldean) eremu zuria jarriko da abian.

Azkenik, adierazi behar da, Errebal -1 solairuan egingo diren lanen ondorioz, 2. solairuko aparkaleku-plazen emakidadunak ezin izango direla aparkalekura ibilgailuekin sartu edo irten -1. solairuan lanak egiten diren bitartean. Gainera, garaje horiek kudeatzeaz arduratzen den aholkularitzak aparkalekua ixten den aldia baliatuko du gune horretan garbiketa integrala egiteko.