Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan eskaintza: Turismo teknikaria

2016/11/21

Izena emateko epea 2016ko azaroaren 28ra arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Eibarko Turismo Bulegoa martxan ipintzea

Betebeharreko baldintzak:

Titulazioa

  • Erdi mailako edo goi mailako titulazioa duen pertsona ondorengo esparruetan: Turismoa, Marketina, Humanitateak, Komunikazioa, Gizarte Zientziak, Zientzia Ekonomikoak eta Enpresagintza
  • Turismo ikasketak izan ezean, formazio gehigarria eskatuko zaio materian (ikastaroak, masterra...) edota bere ikasketetako espezialitatea Turismoan izatea.

Hizkuntzak

  • Gaztelania, Euskara, Ingelesa eta Frantsesa. Horietako hiru gutxienez menperatu beharko ditu, dagokion bezala egiaztatu edo maila aurreratua izan. Bostgarren hizkuntza bat baloratuko da.

Lan esperientzia

  • Kontratatuko den pertsonak publikoaren arreta lanetan esperientzia izan beharko du Turismo bulegoetan edo antzeko establezimendu turistikoetan (Museoak, hoteletan harrera lanak, etbar.) edo esperientzia helmuga turistikoan kudeaketa lanak egiten.

Teknologia berriak

  • Office programa informatikoetan erabiltzaile aurreratua izatea (Excel, Acces, Power point, etbar.)

Nortasun profila

  • Lan antolaketaren gaitasun handia
  • Enpatia maila altua
  • Autonomia
  • Arduratsua

Bestelako baldintzak

  • Eibarren erroldatua izatea lehenetsiko da
  • 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua izatea.
  • 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea.
  • 55 urtetik gorakoa
  • Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea.
  • Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena)
  • Minusbaliotasuneko pertsonak
  • Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea)
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak

Kontratu-mota:

  • Obra eta zerbitzua

Kontratuaren iraupena:

  • 6 hilabete

Lanaldi-mota eta ordutegia:

  • Lanaldi osoaren % 57,6

Lanean hasteko data:

  • Berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2016ko azaroaren 28a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162016011084.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.