Lan eskaintza: Ego Ibarrako teknikaria, testu-edizioa.
2017/01/17
Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 24ra arte dago zabalik.
Helburua:
-
Sekula argitaratu gabeko testuak edo argitaratutakoak prestatzea, editatzeko.
Derrigorrean bete beharreko baldintzak:
- Lizentzia edo gradua: Filologia, Historia, Kazetaritza edo letra nahiz giza-zientzien alorreko beste edozein gradu edo lizentzia.
- Office 2013, Word
- Euskararen eta bertako euskalkiaren ezagutza sakona.
- Gazteleraren ezagutza sakona
- Ahal bada, Eibarren erroldatua izatea
- 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua edo
- 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea edo
- 55 urtetik gorakoak
- Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea edo
- Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena)
- Minusbaliotasuneko pertsonak edo
- Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea)
- Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak
Kontratu-mota:
- Obra eta zerbitzua
Kontratuaren iraupena:
- 4 hilabete
Lanaldia:
- % 50 edo egun erdikoa
Lanean hasteko data:
- Berehala
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko urtarrilaren 24a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017000449.
Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.