Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontzentrazio isila Oroimenaren Eguna dela eta

2015/11/06

Azaroaren 10ean, 12:00etatik aurrera, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak eibartarrak eta herriko elkarte eta eragile sozialak datorren azaroaren 10ean Oroimenaren Eguna dela eta egingo den 15 minutuko kontzentrazio isilera gonbidatu nahi ditu. Kontzentrazioa Untzaga plazan izango da, 12:00etatik aurrera.