Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) asteazken honetan, otsailak 8, berrekingo dio bere zerbitzuari

2023/02/07

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB), Eibarko Udalaren beheko solairuan dagoena, berriro irekiko da asteazken honetan, otsailak 8, bi astez aldi baterako itxita egon ondoren.

Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 14:00etara, eta kontsultak egin nahi dituzten pertsonek email bat bidali ahal izango dute helbide elektroniko honetara: omic-kiub@eibar.eus.