Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Teknologia berriak eta sare sozialak

2019/02/27

"Gurasoak Martxan" programaren barruan antolatu dute. Ikastaroa bigarren hezkuntzan dauden ikasleen gurasoei zuzendua dago.

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak “Gurasoak Martxan” programaren  barruan "Teknologia berriak eta sare sozialak" izeneko ikastaroa antolatu du urriaren 16an eta 30ean, Portaleako Areto Nagusian.

Jarduera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

BAIKARA Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Nekane Jacintok bideratuko ditu taldeak.

Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.