Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) itxita egongo da Aste Santuan

2023/03/31

Apirilaren 3tik 10era ez da zerbitzurik emango.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) itxita egongo da Aste Santuko lehen astean, apirilaren 3tik 10era. Hilaren 11n berriro jarriko da martxan ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 14:00etara.

Edonola ere, kontsultaren bat egin nahi baduzu, mezu bat bidali dezakezu hurrengo posta elektronikora: omic-kiub@eibar.eus. Bulegoa berriro irekitzen denean, erantzuna jasoko duzu.