Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kilometro bateko distantziak kalkulatzen dituen bistaratzaile bat argitaratu da

2020/04/28

Institutu Geografiko Nazionalak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren laguntzarekin, bistaratzaile berri bat argitaratu du zure etxetik kilometro bateko distantziak kalkulatzeko. Azken egunetan inoiz baino beharrezkoagoa da hori, apirilaren 26tik, adingabeak kalera ateratzeko baimena dutela kontuan izanda, gurasoekin edo haien ardurapean dauden pertsona helduekin. Gai horri buruzko xehetasunak jasotzen dira apirilaren 25eko SND/370/2020 Aginduan, zeinaren bidez ezartzen baita zer baldintzatan garatu behar diren haurren joan-etorriak COVID-19k eragindako osasun-krisialdiko egoeran.

Bistaratzaile erraz honen bidez, adingabeekin noraino irten jakin ahal izango duzu, etxetik kilometro batera arteko paseoak egin ahal izango baitituzu. Horretarako, nahikoa da zure etxeko helbidea bilatzaile honetan sartzea, eta jarraian agertuko den zirkulu baten bidez ikusiko duzu zein eremutan mugitu ahal izango zaren.