Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Karpa batek hobetuko du beren postuak Rialtoko azokatik kanpo dituzten baserritarren egoera

2019/09/02

Lanak gaur, irailak 2, hasi dira, eta datozen asteotan gauzatuko dira. Obrak egiten ari diren bitartean, uneoro, baserritarren postuak eta merkatuan sartzeko aukerak bermatuko dira. Udal jarduera honek Andirao Eibarko baserritarren elkarteak egindako eskaera bati erantzuten dio.

Beren eguneroko saltokiak Rialtoko azokara sartzeko gunean jartzen dituzten baserritarren egoera hobetzeko asmoz, Udalak karpa motako instalazio sendoa jarriko du, erresistentzia handiko aluminiozko egitura bat eta bi isurkiko teilatua duen egituraren bidez.

Egitura instalatzeko lanak gaur, irailak 2, hasi dira, eta datozen asteotan zehar luzatuko dira. Karpa berria jartzeko lanak egiten diren bitartean, baserritarren salmenta-postuak Rialtoko merkatuaren barruan kokatu dira.

Eraikinaren sarreran dagoen egitura berriaren sorrerak 46.416 euroko kostua du (BEZ barne), eta obra Diego S.L. enpresak egingo du.