Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jaurlaritzak hartutako neurriak eta murriztapenak, COVID-19aren ondorioz kutsatu berriak direla-eta

2020/07/16

Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri eta murrizketa hartu ditu; izan ere, COVID-19aren ondorioz kutsatu berriak gertatzen ari dira EAEan, eta ostalaritzari eragiten diote, baita gure hiriko txoko eta elkarte gastronomikoei ere.

Gaur goizean Osasun Sailak eta Osakidetzak igorri duten agindu baten arabera, ostalaritza-establezimendu bakoitzaren edukiera % 50ra mugatuko da gehienez ere. Gainera, debekatu egingo da barran kontsumitzea, eta, kasu guztietan, establezimendua 23:30ean itxi beharko da beranduenez ere. Murriztapen horiek bihartik aurrera (uztailak 17) sartuko dira indarrean.

Bestalde, gogorarazten da maskarilla derrigorrez erabili behar dela gaurtik, uztailak 16, aurrera.